227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4894
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 5ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita 15/2020 Dekretua –nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak arautzen dituena– aldatuko duen dekretu-proiektua.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 15/2020 Dekretua –nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak arautzen dituena– aldatzeari buruzko dekretu-proiektua egin du. Proiektu hori Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezartzen duen bezala izapidetu behar da.
Aipatutako legearen 8.1 artikuluan ezartzen duenari jarraikiz, entzunaldi-izapidea emango zaie herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei, eta xedapenen ezaugarriek hala gomendatzen dutenean, jendaurrean jarriko dira.
Proiektu hori jendaurrean jartzen da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta, horretarako, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutakoa kontuan hartuz eta bat etorriz Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatzen duenarekin, gaur egun Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila dena Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea 15/2020 Dekretua –nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak arautzen dituena– aldatzeari buruzko dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aldi horretan, pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, dekretu proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak, dokumentuak eta froga-agiriak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 5a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
JAVIER PLASENCIA CUADRADO.