227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
4892
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 9koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak emateko 2020. urteko deialdian aurreikusitako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen baita; dirulaguntzen xedea da atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzea.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bidez (2020ko apirilaren 14ko EHAA, 70. zk.), euskal etxeei dirulaguntzak emateko 2020. urteko deialdia egin zen, atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko.
Ebazpen horren eranskinaren oinarrietatik bosgarrenean, irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren; dekretu horrek euskal etxeei dirulaguntzak emateko araubidea ezarri zuen, dirulaguntzen xedea izanik atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzea.
Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena), sailen egitura berria onartu da, eta horrek aipatutako ebaluazio-batzordeari eragiten dio; beraz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen bat behar da, 2020ko apirilaren 2ko Ebazpenaren oinarrietatik bosgarrenean aurreikusitako osaera aldatuko duena.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2020ko apirilaren 2ko Ebazpenaren bosgarren oinarrian aurreikusitako Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzea; idazketa berria honako hau izango da:
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeko kideak honako hauek izango dira:
– Gorka Álvarez Aranburu jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eskuordetuta. Batzordeburua izango da.
Bokalak:
– Irune Muguruza Mendarte andrea, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila ordezkatuz.
– Nerea Urien Azpitarte andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea, Osasun Saila ordezkatuz.
– José Manuel Meaurio Antón jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria.
– Benan Oregi Iñurrieta jauna, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako teknikaria. Batzordeko idazkaria izango da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 9a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ANGELES ELORZA ZUBIRIA.