Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4889

AGINDUA, 2020ko azaroaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko urriaren 1eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu haren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiten da; 2020ko urriaren 8ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea lanpostu hau betetzeko deialdia: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 59).

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 6a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala