Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4887

428/2020 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Victor Bustamante Madariaga jauna Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko buru kargutik kendu egin den, Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), berak hala eskatuta.

811/2019 Ebazpenaren bidez, azaroaren 18koa, Victor Bustamante Madariaga jauna izendatu zuten Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko buru Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian) (2019ko abenduaren 3ko EHAA 230. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Giza Baliabideen zuzendaritza honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Victor Bustamante Madariaga jauna Errekurtso eta Prozesu Asistentzialen Analisiko Atal Sanitarioko buru kargutik kentzea Asistentzia Sanitarioko zuzendaritzan (Zuzendaritza Nagusian), berak hala eskatuta; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urriaren 27ko lanaldia bukatzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta haren berri ematea interesdunari eta Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala