227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4886
1701/2020 EBAZPENA, urriaren 26koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Pedro Maria Ansola Zubiaurre jauna aldi baterako izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
1762/2019, azaroaren 7ko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko Buruaren lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.
Balorazio Batzordea aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Pedro Maria Ansola Zubiaurre jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Pedro Maria Ansola Zubiaurre jauna Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pneumologiako Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko azaroaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28.artikuluaren 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari jakinaraziko zaie.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Barakaldo, 2020ko urriaren 26a.
Lanpostu hutsagatik, zuzendari gerentearen urtarrilaren 1eko 3/2015 Ebazpen bidez.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari medikoa,
EDURNE OMAETXEBARRIA LEGARRA.