Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2020ko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4885

1700/2020 EBAZPENA, urriaren 26koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Maria Begoña Salazar Llano andrea Erizaintzako zuzendariorde (Pertsonen eta lan-inguru osasungarrien kudeaketa) izendatu den, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

1264/2020 abuztuaren 13koa Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Erizaintzako zuzendariorde (Pertsonen eta lan-inguru osasungarrien kudeaketa) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Balorazio batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Begoña Salazar Llano andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Erizaintzako zuzendariorde (Pertsonen eta lan-inguru osasungarrien kudeaketa), Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Begoña Salazar Llano andrea izendatzea Erizaintzako zuzendariorde (Pertsonen eta lan-inguru osasungarrien kudeaketa), Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honi dagokionez, ondorioetarako data hau izango da: 2020ko urriaren 26a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin antolakuntzari eta lurraldetasunari dagokionez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Erizaintzako Zuzendaritzari eta Langileen Zuzendaritzari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko urriaren 26a.

Lanpostu hutsagatik, zuzendari gerentearen urtarrilaren 1eko 3/2015 Ebazpen bidez.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari medikoa,

EDURNE OMAETXEBARRIA LEGARRA.


Azterketa dokumentala