Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4848

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, uren aprobetxamendurako emakida bat azkentzen da.

Uren aprobetxamendurako eskubidea iraungitzea deklaratzea erabaki da, hiru urte baino gehiago ustiatu gabe egoteagatik.

Aprobetxamenduaren titularraren jakinarazpenerako helbidea ezezaguna denez, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean jasotako interesdunek jakinarazpentzat har dezaten.

Ebazpen horrek Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 4a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala