Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4847

IRAGARKIA, zeinaren bidez agerraldi bidez jakinarazteko zitazioa egiten baita uraren kanonaren prozeduretan.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza saiatu zen eranskinean zehaztutako interesdunei bertan adierazitako egintzak jakinarazten, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie interesdunei edo legezko ordezkariei jakinarazpena egiteko, aurrez aurreko agerraldiaren bidez, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba). Iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta jakinarazpena jasota uzteko.

Aipatutako epean agertu ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 30a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala