Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4825

591/2020 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Barrualdeko Eskualdeko Kudeaketa Klinikoko unitateburu lanpostua betetzeko Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Hutsik dago Barrualdeko Eskualdeko Zerbitzuburu lanpostua Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, eta bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea, lanpostua izendapen askez betetzeko, honako oinarriei jarraituz

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartzeko egiaztatu behar da eskakizun hauek betetzen direla:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna), eta lanpostua jabetzan edukitzea A1 lanbide-taldean.

b) Medikuntzako lizentziatura izatea, Psikiatriako espezialitatean.

c) 4 urteko lan-esperientzia edukitzea Psikiatriako espezialitatean.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2 hizkuntza-eskakizuna. Lanpostuak ez du derrigortasun-datarik.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako eskakizunak betetzea.

2.– Kontuan hartuko diren merituak.

a) Antolakuntza-lana eta talde-lana egiteko gaitasuna.

b) Prestakuntza eta lanbide-esperientzia osasun arloko kudeaketan.

c) Memoria Zerbitzua kudeatzeko proiektua (betebeharreko funtzioei buruz). Proiektuaren defentsa.

Norberak aurkez lezake lanpostu hau betetzeko interesekotzat jotzen duen eta balioa erants diezaiokeen edozein meritu.

3.– Euskararen ezagutza.

Balioetsiko da Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta hura garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen Zuzendaritzari helaraziko dizkiote eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan.

Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, datu pertsonalak beteta, eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Agiri hauek aurkeztuko dira:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Baloratu beharreko meritu guztien fotokopia konpultsatua.

e) Memoria Kudeaketa Klinikoko Unitatea kudeatzeko proiektua (xede lanpostuarena).

Ez da beharrezkoa egiaztatzea, aurreko paragrafoan eskatutako moduan, CV aplikazio informatiko korporatiboan jadanik balioztaturik dauden datuak. CVn jasota badaude, eskatzaileak horrela adieraziko du eskabide-orrian.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da, aurkezten diren eskabideak baloratzeko. Izangaiei horren berri emango zaie. Gerentea izango da batzordeko presidentea, edo bestela, hark eskuordetzen duen pertsona. Batzordekideak izango dira: Pertsonaleko Zerbitzuko burua (idazkari-lana egingo du, eta hitza eta boza izango ditu), eta bi kide (izangaiei eskatzen zaien titulazioa eta espezializazioa izango dute).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki dezake. Horrela izanez gero, izangaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeko saio guztietan akta jasoko da. Bertan zerrendatuko dira aurkeztu diren izangaiak, zer eginbide osagarri egin diren (egin badira), eta zer arrazoi egon den lanpostua izangaietako bati esleitzeko, edo deialdia huts deklaratzeko (horrela izan bada).

6.– Hautaketa-prozedura.

Ez dira, inolaz ere, aintzat hartuko deialdia EHAAn argitaratzen den egunean egiaztatu ez diren merituak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik, behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

Izangaien balorazioa behin eginda, eta hura ikusita, izendapena gauzatzeko proposamena egingo da. Baldin eta izangaiek beharrezko baldintzak betetzen ez badituzte, epaimahaiak huts deklaratzeko proposa dezake, aldez aurreko txosten arrazoituaren bidez.

7.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Orain hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo huts deklaratzea) Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2020ko urriaren 15a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea.
EE (Apirilaren 20ko 216/2012 Ebazpena).

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko zuzendaria,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala