Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4824

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: 2020ko urriaren 22ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita estatu-mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduan (2020ko azaroaren 4ko EHAA, 218. zk.), zeinaren bidez iragartzen baita estatu-mailako lekualdatze-lehiaketa, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kidegoetako funtzionarioentzat, lanpostuak betetze aldera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2020/4658 (108/108) orrialdean, V. eranskina ez da jaso, eta erantsi egin behar da, ondoren adierazitako moduan:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala