225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4822
EBAZPENA, 2020ko azaroaren 4koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Karmele Artetxe Sánchez andreak gainditu egin duela 2020ko urtarrilaren 13ko ebazpenak (2020ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hezkuntzaren Teoria eta Historia».
Errektore honek ebatzi du Karmele Artetxe Sánchez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***9591**. Kodea: AGC8L1 – D00322-12. Jakintza arloa: Hezkuntzaren Teoria eta Historia. Saila: Hezkuntza Zientziak. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hezkuntzaren Historia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko azaroaren 4a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.