225. zk., 2020ko azaroaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4819
1236/2020 EBAZPENA, urriaren 26koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Margarita Martínez Martínez andrea gainbegirale nagusi kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Santiago Apostol Ospitaleko zuzendari gerentearen 18/2008 Ebazpenaren bidez, Margarita Martínez Martínez andrea Gainbegirale Nagusi izendatu zuten, Osakidetzako Santiago Apostol Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Margarita Martínez Martínez andrea gainbegirale nagusi kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2020ko urriaren 16a.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.
Arabako ESIko zuzendari gerentea,
JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.