Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4714

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak zehapen-prozedurei hasiera emateko hartu dituen erabakiak, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk hasi ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan egindako ustezko arau-hausteengatik.

Interesdun batzuei (eranskinean ageri dira NANak/AIZk) ezin izan diegu ohiko moduan jakinarazi zehapen-espedientea hasteko erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute espedientea hasteko erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua, Bilbao). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako; alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura, eta hasieran ezarritako isunaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordainduz gero, prozedura amaitu, eta proposatutako isunaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketez baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe-kontaketari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2020ko urriaren 27a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala