Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4709

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 180/2020 prozedura laburtuan interesdunak epatzeko dena.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi lotutako administrazio-espedientea:

180/2020 prozedura laburtua, pertsona batek aurkeztua, jarritako gora jotzeko errekurtsoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ezestearen aurka. Errekurtso hori Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agentearen kategorian txanda librean sartzeko hautaketa-prozesuko oposizio-prozesuaren bosgarren proban – 2019ko apirilaren 5eko ebazpenaren bidez deitua – persona hori Ezgai deklaratu zuen ebazpenaren aurka jarri zen.

Horregatik, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, beren legezko interesak defendatzeko ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian.

Arkauti, 2020ko urriaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRES ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala