219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4704
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 960/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 960/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Regina Aniel-Quiroga Ortiz De Zuñiga.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-10-06an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Andres Alejandro Rodriguez Pineda demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.