219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4703
EDIKTUA, abokatuaren kontuari buruz bideratutako 9/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 9/2019 abokatu zibilaren kontua.
Gaia: abokatuaren kontua.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Judizio horretan, dekretua eman zen 2020-10-08an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Vanesa Lopez Villena demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.