219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4701
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasunik gabeko 317/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 317/2019 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-07-02an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.
Auzi-ihesean den Pedro Pablo Siezar Obregon demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Eibar, 2020ko uztailaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.