Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4696

EBAZPENA, 2020ko urriaren 27koa, Kultura sailburuordearena, honako ebazpen hau aldatzen duena: urriaren 14ko ebazpena, Kultura sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den 2020ko urtean itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

2020ko ekitaldian itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzeko argitaratu den Kulturako sailburuordearen 2020ko urriaren 14ko Ebazpenaren testuan era horretako akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da:

Lehenengo atalean, honako hau dioen lekuan:

Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Honako hauek izango dira kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria, Batzordeko idazkari-lanetan.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

– José Manuel Matés Luque.

Hau esan behar du:

Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Honako hauek izango dira kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– Andoni Tirado Oleagagoitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, Batzordeko idazkari-lanetan.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

– José Manuel Matés Luque.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala