Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4695

241/2020 DEKRETUA, urriaren 27koa, zeinaren gizarte-intereseko aitortzen baita Araban gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Beroa Babes Fundazioa.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-zerbitzuen eskaintzan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzak biltzen dituztenean; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreari egindako ekarpenak eta izandako ibilbidea aitortzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-interesekotzat aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Araban gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Beroa Babes Fundazioa elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzak jakinarazten duenez, 1995ean eratu zen Araban gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Beroa Babes Fundazioa. Haren helburua da babes juridikoa ematea gaixotasun mentalen bat duten eta jarduteko gaitasunean aldaketaren bat behar duten pertsonei, eta, halaber, bere gain hartzea edo gauzatzea gaixotasun mentalen bat dutenentzako prebentzioko babes-neurriak.

Ibilbide historikoa du Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2015etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan. Arabako Lurralde Historikoaren eremuan gauzatzen ditu bere jarduerak, nagusiki.

Aipatutako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetu baitu.

Horrenbestez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27an egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Gizarte-intereseko aitortzea Araban gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Beroa Babes Fundazioa, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Araban gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzako Beroa Babes Fundazioari errekonozitzea aitorpen horri dagozkion eskubideak, zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan aurreikusitakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko urriaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala