219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4694
AGINDUA, 2020ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen baitira.
Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta STEILAS sindikatuaren proposamenez, honako hau:
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Josean Bueno Sáez de Albéniz jauna kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik, orain arte Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria izan da eta.
Bigarrena.– Aitor Idigoras Lasaga jauna izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria izan dadin, Josean Bueno Sáez de Albéniz jaunaren agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.
Hirugarrena.– Arantza Fernández de Garaialde Ulacia andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezkoaren kargutik. Titularra Josean Bueno Sáez de Albéniz jauna da eta Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria da.
Laugarrena.– Nagore Landa Longarte andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide titular baten ordezko. Titularra Aitor Idigoras Lasaga da eta Euskadiko unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria da.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.