219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4692
HUTS-ZUZENKETA, honako Agindu honena: 2020ko urriaren 6ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez, argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduak deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa (Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria
Horrelako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Aginduan (2020ko urriaren 26ko EHAA, 210. zk.), seinaren bidez, argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginda deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa (Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitzen dira, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
I. eranskinean, 2020/4474 (41/10) orrialdean, honako hau dio:
«Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Latina.
A018 Epaimahaia.
Titularra Epaimahaiburua: Arregui Urteaga, Miren Garbiñe».
honako hau esan behar du:
«Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
Espezialitatea: Latina.
A018 Epaimahaia.
Titularra Epaimahaiburua: Agirre Urteaga, Garbiñe».