Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4691

EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean Eskola Agenda 2030 programa garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kideak izendatzeko dena.

Eskola Agenda 2030 programa garatzeko oinarri arautzaileak ezartzen dituen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2020ko maiatzaren 5eko Aginduaren 12. artikuluak dio, aurkeztutako eskabideak aztertzeko balorazio-epaimahai bat eratuko dela, honako hauek osatua: Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduradunak, batzordeburu lanak egingo dituena; eta Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak izendatuak. Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonari dagozkio idazkaritzaren berezko zereginak. Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna, EHAAn argitaratuko da, EAEONALTB-ren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskola Agenda 2030 programa garatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kide izendatzea hurrengo pertsonak:

Lehendakaria:

Joseba Ruiz de Loizaga Lafuente, Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduraduna.

Kideak:

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketako teknikaria.

Lidia Prieto Espejo, Natura Ondare eta Klima Aldaketako teknikaria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 20a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ASIER ARRESE ZABALA.


Azterketa dokumentala