
219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4686
EBAZPENA, 2020ko urriaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Ainara Vallejo Illarramendi andreak gainditu egin duela 2020ko ekainaren 30eko ebazpenak (2020ko uztailaren 15eko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Pediatria» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ainara Vallejo Illarramendi andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***5423**. Kodea: IDPTCL1 – D00019-1 Jakintza arloa: Pediatria. Saila: Pediatria. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Gaixotasun neuromuskularren mekanismo molekularrak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko urriaren 28a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.