219. zk., 2020ko azaroaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4684
ERABAKIA, 2020ko urriaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde zentraleko Osasun-Laguntzako Ataleko zuzendaria izendatzea xedatzen duena.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan jasotako aurreikuspenekin bat etorriz, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialen 8.5.g) artikuluarekin lotuta (estatutu horiek azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren), Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Victor Bustamante Madariaga jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
Bigarrena.– Erabaki honek 2020ko urriaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.