217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4645
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 460/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 460/2019 behin betiko neurriak aldatzea.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Veronica Blanco Cuende.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
– Marcia Cardosori ediktu baten bidez jakinaraztea 2020-10-14an prozesu horretan emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dauka bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Pertsona horren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, jakinarazpen-eginbidea gauzatu ahal izateko.
Bilbao, 2020ko urriaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.