Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4642

EBAZPENA, 2020ko urriaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez zerrendan ageri diren finkak okupatu aurreko aktak jasotzeko deialdia egiten baita; instalazio honek eragindako finkak dira: Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan (Araba), «ST Vitoria-Salburua 1 y 2» eta «ST Vitoria-Arana 1 y 2» zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko eta lur azpiko linea elektrikoak, ST Vitoria eta «A» kutxatila eta «Varsovia-obras» 901350600 zenbakidun transformazio-zentroaren artean.

Esp.: 01-AT-Y-2019-00006.

Orduko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariak 2020ko uztailaren 9an emandako Ebazpenaren bidez, goian aipatutako instalazio elektrikoa egikaritzeko baimena eman zen, instalazioa burutzeko proiektua onartu eta, azkenik, haren onura publikoa deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioak zera dakar berekin: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, bai eta ondasun eta eskubideak presaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzeko, lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eragindako ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Arratzua-Ubarrundiako udaletxean agertzeko dei egitea –eragindako ondasunak herri horretan baitaude–, eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak jaso ditzaten, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

Interesdun guztiak eta eragindako ondasunetan edozein eratako eskubide edo interesen titularrak joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte (eskriturak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak edo beste batzuk), baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Finkaren errentariarekin batera joan daitezke, halakorik badago, eta, hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere bai.

Aktak egun eta toki honetan jasoko dira: 2020ko abenduaren 16an, 10:00etatik aurrera, Arratzua-Ubarrundiako udaletxean. Titularrei zitazio-zedula bana bidaliko zaie, jakinarazteko zein egun, toki eta ordutan jaso behar dituzten aktak. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako gainerako argitalpenak egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eta, eskubide errealen edo interes ekonomikoen titular izanik, argitaratutako zerrendetan agertu ez direnek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, idatziz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), okupatu aurreko aktak jasotzeko adierazitako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideen zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eragindako ondasun eta eskubideen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 26a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala