Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4640

EBAZPENA, 2020ko urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.

Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiaren 7. artikuluan prozedura eta ebazpena arautzen dira (2019-12-26ko EHAA). artikulu horren 2.1 apartatuan xedatu legez, eskaerak aztertu eta ebaluatze aldera, ebaluazio-batzorde teknikoa sortuko da, eta hauek izango dira batzordekideak:

– Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

– Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikari-profila duten lau pertsona, berariaz izendatuak; horietako batek idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza adierazteko zein botoa emateko eskubidea izango du.

Deialdiaren 7. artikuluaren arabera, ebaluazio-batzorde hori da aurkeztutako eskabideen ebazpen-proposamena egiteko arduraduna.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluak dioenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dirulaguntza emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honek aipatzen duen deialdiaren 7. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera jakinaraztea:

Batzordeburua:

– Jesus Losada Besteiro, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.

Idazkaria:

– Veneranda Andrés Andrés, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

Batzordekide titularrak:

– María Teresa Martínez Granado, Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Itziar Etxebarria Lanborena, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuaren arduraduna.

– Ángel Altuna Urcelay, Laneratze Zerbitzuko teknikaria.

– Marta Palenzuela Saenz de Buruaga, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuko teknikaria.

Ordezko batzordekideak:

– Zuriñe Lopez de Arana Prado, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Eduardo Campo Guillerna, Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuko teknikaria.

– Edurne Barañano Echebarria, Enpresei Zerbitzua Emateko Zerbitzuaren arduraduna.

– Jesús M.ª Ordoñez Orzaiz, Laneratze Zerbitzuaren arduraduna.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 22a.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria,

JESUS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala