Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2020ko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4636

1202/2020 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostutik kentzen baita María Rosa Pérez Esquerdo andrea, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1680/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko otsailaren 5eko EHAAn), Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zen María Rosa Pérez Esquerdo andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Rosa Pérez Esquerdo andrea Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urriaren 25eko lanaldia bukatzean izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala