215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4574
IRAGARKIA, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Lurzoruaren eta Ondarearen Kudeaketako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2020ko urriaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (203. zk.), lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu da:
– Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Lurzoruaren eta Ondarearen Kudeaketako zerbitzuburua (B2020/L02).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak, eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte, agiri normalizatuan; Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskura daiteke agiri hori. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean.
Donostia, 2020ko urriaren 23a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa)
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.