215. zk., 2020ko urriaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4570
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2020ko urriaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan: «Ebazpena, 2020 urriaren 2koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2020ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2020-06-22ko BOE eta 2020-07-10eko EHAA)» (2020ko urriaren 14ko EHAA, 202. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko bertsioan, 2020/4225 (1/1),
honako hau dioen lekuan:
«Kodea: CUC8/1-D00330-10; Saila "Estatuaren Eliza Zuzenbidea eta Erromatar Zuzenbidea".»
honela esan behar du:
«Kodea: CUC8/1-D0030-4; Saila "Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoarenak".»