214. zk., 2020ko urriaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 3 orri.)
- EPUB (312 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4555
IRAGARKIA, 2020ko urriaren 13koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 13a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.