214. zk., 2020ko urriaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4546
EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzetarako diru-zuzkidura osoa aldatzeko dena.
AURREKARIAK
1.– 2020ko ekainaren 4an argitaratu zen EHAAn 2020ko apirilaren 22ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa.
2.– Ebazpen horretako 2.1 artikuluan finkatu zen deialdi horretara bideratuko den gehienezko zenbatekoa hogeita hemeretzi mila (39.000) eurokoa izango dela.
3.– Lehen xedapen gehigarriaren arabera, ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, eta lehenengo xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzkidura osoari hogeita bost mila (25.000) euro gehiago eranstea.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2020ko urriaren 20a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.