212. zk., 2020ko urriaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (267 KB - 2 orri.)
- EPUB (260 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4508
IRAGARKIA, 2020ko irailaren 30ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait ebazpen jakinarazten baitira, dekretu hauetan bildutako dirulaguntzei dagozkienak: seme-alabak dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituzten martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua eta uztailaren 30eko 121/2018 Dekretua, eta Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretua (martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan eta urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasotako aldaketak kontuan hartuta).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela aipatutako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao).
Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraz, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.