Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2020ko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4497

1130/2020 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Ainhoa Gaztelu-Iturri Ortuoste andrea Kirofano-ikuskatzailearen kargutik kentzen den, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

1489/2018 Ebazpenaren bidez, Ainhoa Gaztelu-Iturri Ortuoste andrea Kirofano-ikuskatzaile izendatu zuten Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ainhoa Gaztelu-Iturri Ortuoste andrea kirofano-ikuskatzaile kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urriaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2020ko urriaren 5a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala