212. zk., 2020ko urriaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4496
1125/2020 EBAZPENA, urriaren 2koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Iñaki Aguirrebeitia Celaya jaunari Barrualde-Galdakaoko ESIko Durangoko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak esleitzeko zaizkion.
200/2020 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Durangoko Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Iñaki Aguirrebeitia Celaya jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Durangoko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Aguirrebeitia Celaya jaunari esleitzea Barrualde-Galdakaoko ESIko Durangoko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.
Bigarrena.– Iñaki Aguirrebeitia Celaya jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Ez dira finkatuko, inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2020ko urriaren 2a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.