209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4470
IRAGARKIA, administrazioarekiko 290/2020 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 290/2020 zenbakiarekin prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena. Errekurtso hori jarri da Kirol Justiziako Euskal Batzordearen 2020-01-28ko Erabakiaren kontra, 5-6-15-16/2019 espedientea ebazten duena eta honako hauek berresten dituena: 2019-01-23ko Ebazpena, hautesle-errolda berria argitaratzea erabakitzen duena eta 2019-02-14ko Ebazpena, berresten duena Arabako Ehiza Federazioaren Hauteskunde Batzordearen 2019-02-07ko Ebazpena, zeinak federazioko presidentea izendatzen baitu behin-behinean.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.