Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4469

IRAGARKIA, Ingurumen sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Cromados Sutra SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Zaldibarko udalerrian (Bizkaia) metalen tratamendu eta estaldurako jarduerarako ingurumen-baimen integratua eskatzeko.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen den jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu zein funtsezko beste aldaketaren bat egiteko.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihesteko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea eta kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea behintzat, ingurumena ahalik eta gehien babesteko.

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, horiek jendaurrean jarri behar dira, gutxienez 30 egunez.

Proiektu Publiko eta Pribatuen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, lege horren I. eranskineko lanen, instalazioen edo beste edozein jardueraren ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioa egin behar da legean jaso bezala.

Ingurumen-inpaktuaren ohiko ebaluazioaren prozedurak aurreikusi egiten du proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapide bat, organo substantiboak gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean egin beharrekoa, aldez aurretik Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarkia jarrita.

Beste alde batetik, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, autonomia-erkidegoek ahalbidetu behar dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren jarduketak sartzea, baldin eta nahitaezkoa bada eta eskumena autonomia-erkidegoarena bada.

Metalen tratamendu eta estaldurako jardueraren kasuan, jendaurrean jarri behar da, aldi bakar eta komun batean, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortzeko proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Adierazitakoa dela-eta, IPPC AAI00334_SOL_2020_001 espedientea jendaurrean jarri behar da, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki ikusten diren alegazio edo oharrak aurkezteko.

Informazio publikoaren izapidea bete behar duten instalazioen espedienteak ikusgai jarriko dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 18a.

Ingurumeneko sailburuordea ez dagoelako (apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria).

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

AITOR ZULUETA TELLERÍA.


Azterketa dokumentala