Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4463

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazio hau baimentzen baita eta beronen exekuzio-proiektua onartzen: Amurrioko udalerrian (Araba), «"T de Tubos 1/T de Tubos 2-Tubacex" izeneko 220 kV-ko zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren aldaketa, 11. tartean –Tubacex azpiestazioaren sarrera-ataria–».

Espediente-zenbakia: 01-AT-Y-2020-00036.

AURREKARIAK

1.– 2020ko ekainaren 25ean, Red Eléctrica de España SAUk administrazio-baimena eskatu zuen, Amurrioko udalerrian «"T de Tubos 1/T de Tubos 2-Tubacex" izeneko 220 kV-ko zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren aldaketa, 11. tartean –Tubacex azpiestazioaren sarrera-ataria–» proiektua onartzeko.

2.– Linea elektrikoaren aldaketa hori «A-625 errepidea 359,650 kilometrotik (Amurrioko ekialdeko saihesbidearen hasiera) 354,22 kilometrora (Bizkaiko muga) egokitzeko trazadura-proiektua» izeneko errepide-proiektuan sartuta dago (Arabako Foru Aldundiak sustatua), eta haren zati bereizezina da, errepideen arloko legeria sektorialarekin eta sektore publikoko kontratuei buruzko legeriarekin bat etorriz.

3.– Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, uztailaren 9ko bilkuran, 345/2013 Erabakia onartu zuen; haren bidez, behin betiko onetsi ziren, batetik, «A-625 errepidea 357,30 kilometrotik 354,22 kilometrora (Bizkaiko muga) egokitzeko eraikuntza-proiektua, zeina A-625 errepidea 359,650 kilometrotik (Amurrioko ekialdeko saihesbidearen hasiera) 354,22 kilometrora egokitzeko eraikuntza-proiektu aldatuaren proiektu xehatua baita» eta, bestetik, proiektuak behin betiko ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Hizpide dugun proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrean jasota dagoenez, proiektua onartzeak berekin dakar ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta horiek okupatzeko beharra, bai eta aldi baterako okupazioak, zortasunak eta aldaketak egin beharra izatea ere.

4.– Arabako Foru Aldundiko Ingurumeneko foru-diputatuaren abuztuaren 23ko 206/2010 Foru Aginduaren bidez, «A-625 errepidea 359,650 kilometrotik (Amurrioko ekialdeko saihesbidearen hasiera) 354,22 kilometrora (Bizkaiko muga) egokitzeko trazadura-proiektua»ren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egin zen, zenbait baldintza ezarrita.

5.– 2018ko urriaren 4an, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzari atxikitako Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak txosten bat eman zuen, eta bertan berretsi, «A-625 errepidea 357,30 kilometrotik 354,22 kilometrora (Bizkaiko muga) egokitzeko proiektuaren eraikuntza-proiektu aldatua» bat datorrela abuztuaren 23ko 206/2010 Foru Aginduaren bidez emandako ingurumen-inpaktuaren adierazpenarekin.

6.– Red Eléctrica de España SAUk egindako eskaera eta dagokion proiektua jendaurrean jarri ziren, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan aurreikusitakoa betez eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren arabera (energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornitze-jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen errege-dekretua). Horretarako, iragarkia argitaratu zen 2020ko abuztuaren 20ko EHAAn eta 2020ko abuztuaren 31ko ALHAOn.

7.– Informazio publikoaren izapidearekin batera, 2020ko abuztuaren 4an, separatak bidali zitzaizkien Amurrioko Udalari, i-DE Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri eta URA-Uraren Euskal Agentziari, bai eta txostena eskatu ere, egoki iritzitako eragozpen eta baldintza teknikoak bildu zitzaten. Telefónica de España SAUk aldeko txostena aurkeztu zuen 2020ko abuztuaren 26an; gainerako organismoek ez dute alegaziorik aurkeztu horretarako aurreikusitako epean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Xedapen hauetan jasotako erregelamenduzko izapideak bete dira espedientean: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornitze-jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena; 48/2020 Dekretua, martxoaren 31koa, Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituena; Energiaren eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena, goi-tentsioko lineak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituena, eta horiekin bat datorren gainerako legeria.

2.– Orobat, espedientean egiaztatu da Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean agindutako erregelamenduzko izapideak egin direla; lege horrek ingurumen-inpaktuaren banakako ebaluazioaren prozedura arautzen du, zeina baliokidea baita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean jasota dagoen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurarekiko.

3.– Ebazpen hau Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera eman da, zeinak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten baitu energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairen gaineko eskumena.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

Red Eléctrica de España SAUri instalazio hau baimentzea eta beronen exekuzio-proiektua onartzea: Amurrioko udalerrian (Araba), «"T de Tubos 1/T de Tubos 2-Tubacex" izeneko 220 kV-ko zirkuitu bikoitzeko linea elektrikoaren aldaketa, 11. tartean –Tubacex azpiestazioaren sarrera-ataria–».

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta 48/2020 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz eta baldintza orokor hauen arabera ematen da ebazpena:

1.– Obrak aipatutako proiektuaren arabera egin behar dira; hau da, María Soler Soneira industria-ingeniariak 2020ko ekainean sinatutako proiektuaren arabera, eta, hala badagokio, eskatzen eta baimentzen diren aldaketak txertatuko dira.

2.– Martxan jartzeko epea ez da hiru urte baino luzeagoa izango, titularrari ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik zenbatzen hasita.

3.– Obrak amaitutakoan, instalazioen titularrak horren berri eman beharko dio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko aitorpenaren ondorioetarako eta martxan jartzeko akta egiteko.

4.– Ebazpen hau ematen da, ezertan eragotzi gabe eta alde batera utzita udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenak eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoak; eskatzaileak horiek guztiak eskuratzeko betebeharra izango du. Halaber, ebazpenak ez ditu ezertan eragozten hirugarrenen eskubideak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala