Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4462

EBAZPENA, 2020ko urriaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «North Spain High Mink» ENSaren desegitea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzeari buruzkoa.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea 2020ko uztailaren 21ean Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela 108. zenbakia duen «North Spain High Mink» ENSaren desegitea. «North Spain High Mink» ENSaren egoitza soziala Mutrikun (Gipuzkoa) dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 1a.

Nekazaritza eta Abelzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala