Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4456

AGINDUA, 2020ko urriaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ikuskaritzako Lurralde-buru lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Hezkuntza Sailean Arabako Ikuskaritzako lurralde-buru lanpostua (1 dotazioa) betetzeko, agindu honen eranskinean datorren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47, 48 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Ondokoak dira

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Izangaiek eskatzen diren betekizun eta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahal izango dute.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Hezkuntza sailburuaren aginduz emango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Bosgarrena.– Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA

– Deialdiko lanpostuak: 1.

– Izena: Arabako Ikuskaritzako Lurralde-Burua (1 dotazioa).

– Lekua: Arabako Lurralde Ikuskaritza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Titulazio-taldea: A taldea.

– Kidegoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzurako Ikuskarien Kidegoko.

– Berariazko osagarria: 5.956,02 euro.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Betebeharrak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzurako Ikuskarien Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, eta lantokia Hezkuntza Saileko kudeaketa-arloan izatea.

– Jardunean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.


Azterketa dokumentala