209. zk., 2020ko urriaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4453
518/2020 EBAZPENA, urriaren 9koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Maria Olatz Aizpuru Segurola andreari eginiko Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.
266/2017 Ebazpenaren bidez, Maria Olatz Aizpuru Segurola andrea izendatu zuten Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Olatz Aizpuru Segurola andreari Elgoibarko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko urriaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2020ko urriaren 9a.
Debabarreneko ESIko zuzendari gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.