Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2020ko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4419

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Agindu honetako euskarazko bertsioan: 2020ko irailaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2020-2021 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak), 2020ko urriaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua (203. zk.). Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:

3. artikuluan, «Betekizun orokorrak», 2020/4258(13/2) orrian,

honela dio:

«c) Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2018ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.»

baina honela esan behar du:

«c) Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2019ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.»


Azterketa dokumentala