206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4372
IRAGARKIA, 2020ko urriaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, berraztertzeko errekurtsoei buruzko zenbait ebazpen jakinarazten dituena (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2019).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak zenbait ebazpen eman ditu, jarritako berraztertzeko errekurtsoak ebazteko.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatutako ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 8a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.