Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2020ko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4346

1134/2020 EBAZPENA, irailaren 28koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aníbal Ruiz Sánchez jauna izendatzen den aldi baterako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzuko Traumatologiako atalburu, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

1983/2019 Ebazpena, irailaren 9koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzuko Traumatologiako atalburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten zen.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabidea baloratu du, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Aníbal Ruiz Sánchez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzuko Traumatologiako atalburu.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean eta Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan zein azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denari jarraiki, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aníbal Ruiz Sánchez jauna Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako Zerbitzuko Traumatologiako atalburu izendatzea.

Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko urriaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, baldin eta ez bada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere, kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea egonez gero, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 28a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala