Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4330

EBAZPENA, 2020ko urriaren 2koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko apirilaren 22ko Ebazpenak, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko modua arautu duen deialdia argitaratzen duena ikusita,

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

– Bokalak:

a) Mikel Ayerbe Sudupe jauna, edo haren ordezkoa.

b) Koro Navarro Etxeberria andrea, edo haren ordezkoa.

c) Juan Garzia Garmendia jauna, edo haren ordezkoa.

– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2020ko urriaren 2a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala