Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4328

AGINDUA, 2020ko urriaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) haurren minbiziaren ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia arautzen eta egiten duena.

Aurreko urteetan bezala, 2018ko EITB Maratoia ekimenak, zeinean modu aktiboan parte hartu baitute hainbat elkarte, erakunde eta entitatek, baita pertsona askok ere beren izenean, ikerketa biomedikorako funts kopuru nahiko handia lortu du; aurten, haurren minbiziaren inguruan ikertzeko. Ekimen solidario horren bitartez bilduko den dirua, behin EITBren antolaketa- eta ekoizpen-gastuak kenduta, haurren minbiziaren ikerketa sustatzeko laguntzen deialdi honi gehituko zaio. Aurten, ikerketa-arlo hori sendotzeko eta bultzatzeko bildutako zenbatekoa ikerketan laguntzeko plataforma bat, ikerketa-proiektuak eta doktoratu osteko ikertzaileen kontratuak finantzatzera zuzenduko da. Laguntzen deialdi honen bitartez, BIOEFek haurren minbiziaren ikerkuntzan aurrera egiten jarraitu nahi du.

Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) Euskadiko osasun-sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko Osasun Sailak sortutako tresna da. Halaber, Fundazioak kolaborazio-, kooperazio- eta komunikazio-esparru bat osatzen du erkidegoetan, Estatuan eta nazioartean osasunaren ikerketan eta berrikuntzan diharduten hainbat sektoreren artean. Gainera, BIOEFek osasun-programak eta -politikak eta intersektorialak oinarritzen laguntzen du, osasun-sistemaren lehiakortasuna eta kalitatea areagotzeko, baita Euskal Herrian aberastasuna sortu eta haren garapen sozioekonomikoan laguntzeko ere. 80/2017 Dekretuak, apirilaren 11koak, dioenez (zeinaren bitartez Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala zehazten den), BIOEF sail horren mendeko sektore publikoko fundazio bat da, eta Osasun Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritzari laguntzen dio zuzendaritza horri dagozkion funtzioetan.

Zenbait legek (14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa; 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Biomedikuntzako Ikerkuntzari buruzkoa; eta 14/2011 Legea, ekainaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzakoa) erreferentziako esparru erkide bat osatzen dute osasun-ikerketa sustatu eta haren funtzionamendu eraginkorragoa zehazteko.

Esparru horretan, Osasun Sailak osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020 ere atera du, BIOEFekin batera, hura hedatu eta inplementatzeko. Agindu hau bi ardatz estrategikoren ildo berean dago: Pertsonen Ardatza, batetik, zeinak helburu hau duen: «Osasun sistemako profesionalek ikerketa eta berrikuntza jarduerak egin ditzaten sustatzea eta gaixoen eta herritarren inplikazioan aurrera egitea»; eta, bestetik, Baliabideen Ardatza, zeinak helburu hau duen: «Osasun arloko ikerketaren eta berrikuntzaren finantzaketa hobetzea, barruko zein kanpoko baliabideak erabiliz».

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan zehaztutakoaren arabera, Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak Osasun Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onesten duen Osasuneko sailburuaren 2020ko otsailaren 11ko Aginduaren aurretik ematea aurreikusi zen.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen gehigarrian zehaztutakoaren arabera, zeina Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen bidez aldatu baitzen (azken xedapenetatik zazpigarrena, bi), sektore publikoko fundazioek dirulaguntzak eman ahal izango dituzte haiei atxikitako administrazio-organoaren baimenarekin.

Deialdiaren zenbatekoari dagokionez, abenduaren 27ko 13/2019 Legearen arabera, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2020rako onesten diren, eta haren barruan, BIOEF ustiatzeko aurrekontuan eta Gobernu Kontseiluak 2020-05-26 datan onartutako aurrekontu aldaketan ikusten denez, behar adina aurrekontua dagoela egiaztatu da.

Deialdi honek, eta haren izapidetze- eta ebazpen-ekintzek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak eratutako esparru juridikoari jarraitzen diote, baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak ezarritako oinarrizko arauei ere.

Deialdi honetarako ez da ezer egin beharko Europar Batasuneko erakundeetan, dirulaguntzak jaso ahal izango dituzten jarduerak ekonomikoak ez direnez Estatuko laguntzei buruzko europar araudiaren aplikazio-esparrutik at geratzen baitira, I+G+b arloko Erkidegoko Esparruak biltzen duen bezala.

Hori guztia dela eta, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren hamaseigarren xedapen gehigarriko 1. atalean zehazten dena betez, apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuak, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala zehazten duenak, 2.2.b) eta 4.2 artikuluetan dioenarekin lotuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da haurren minbiziaren osasun arloko ikerketa eta garapenerako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak ezartzea, publizitate, gardentasun, konkurrentzia lehiakor, objektibotasun, berdintasun eta ez baztertze printzipioak beteaz.

Deialdi honen helburuetarako, ikerketa eta garapena jarduera ez ekonomikotzat joko dira eta Europako Batzordeak Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruaren (EBren Aldizkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa) 19. puntuan (ikerketa-erakundeen eta ikerketa-azpiegituren jarduera nagusiak, eta ezagutza transferitzeko jarduerak) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Beraz, deialdi honetan ez dira finantzatuko jarduera ekonomikoak eta honakoa ulertuko da jarduera ekonomikotzat:

a) I+G zerbitzuak ematekoak eta enpresek burututako I+G jarduerak.

b) Ikerketa-azpiegituren alokairua.

c) Beste edozein jarduera ekonomiko, Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Erkidegoko Esparruan (EBren Aldizkari Ofiziala, C 198, 2014-06-27koa) jasotako eta xedatutako baldintzak betetzen ez baditu.

Aurkeztuko diren ikerketa- eta garapen-proiektuek Asociación Médica Mundial (AMM) elkartearen Helsinkiko Adierazpenean zehaztutako funtsezko printzipioak beteko dituzte (gizakietan egindako ikerketa medikoetarako printzipio etikoak), baita ikerketa biomedikoaren arloan indarrean dagoen legeria ere.

Pertsonekin esperimentatzen duten edo giza jatorria duten lagin biologikoak erabiltzen dituzten proiektuetan, ikerketa gauzatuko duen erakundearen Ikerketarako Etika Batzordeak emandako baimena ere aurkeztu beharko dute. Batzordeak indarrean dagoen araudiaren arabera eratuta egon behar du. Batzordearen baimen horrekin batera, baimen informatua eta gaixoari informatzeko orria ere aurkeztuko dira.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Laguntza-eskaera aurkezten den egunean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) integratuta dauden eta horretarako ziurtatuta dauden Eragileek eskuratu ahal izango dituzte Agindu honetan biltzen diren laguntzak, 109/2015 Dekretuan, ekainaren 23koan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoan, eta 147/2019 Dekretuan, irailaren 24koan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen dekretua bigarrenez aldatu zuenean, eta haren xedapen iragankorretan, edo hura ordezten duen araudian, ezarritakoaren arabera.

Publikotasun-ondorioetarako, Eragile horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Erregistro publikoan identifikatuta daude, helbide hauetan:

– Gaztelaniaz:

https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=es

– Euskaraz:

https://apps.euskadi.eus/aa40paWebPublicaWar/webPublicaJSP/aa40painicio.do?idioma=eu

2.– Agindu honen 4. artikuluan zehazten dira dirulaguntzak jaso ahalko dituzten laguntzen modalitatean parte hartu dezaketen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen kategoriak.

3.– Eragileek lankidetzako proiektuak aurkezteko aukera dute, hainbat erakunderen artean egindakoak, erakundeak onuradunak (2. artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera) edo ez onuradunak, beharrezkoak eta proiektua garatzeko gai izanda, DLOaren 11.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– Eragileek ZTBES sarean ziurtatuta egon behar dute Agindu honetako laguntza-eskaerak aurkezteko epea hasten den egunean.

5.– Ezingo dituzte Agindu honen bitartez araututako laguntzak eskatu egoera hauetako batean dauden erakundeek:

a) Ebazpen irmo bitartez dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galdu badute, edo delitu hauetako batengatik zigortu badira: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintzako delituak.

b) Konkurtso-deklarazioa nahita eskatu badute, prozedura batean kaudimenik gabekotzat aitortuak izan badira, konkurtsoan badaude (non eta ez duten hitzarmen bat adostu), esku-hartze judizialaren mende badaude edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legea betez desgaituak izan badira konkurtsoaren kalifikazio-epaian oraindik desgaikuntza-epea bukatu gabe ere.

c) Kausa batean erruduntzat jo badira eta, ondorioz, Administrazioarekin zuten kontratu bat suntsiarazi bada.

d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak lege hauetan aipatzen diren egoeretako batean badaude: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duena; eta 53/1984 Legea (LBK 1985, 14), abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoa; edo 5/1985 Lege Organikoak (LBK 1985, 1463 eta LBK 1986, 192), ekainaren 19koak, arautzen dituen hautatutako karguetako bat badute.

e) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez badituzte.

f) Legearen arabera zerga-paradisuak diren herrialde edo lurraldeetan badute zerga-egoitza.

g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez badituzte.

h) Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera kendu bazaie.

i) Ez dira izango onuradunak Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak, haien kideren batean debeku horiek biltzen badira.

6.– Aurreko puntuetan adierazitako apreziazioa, justifikazioa, deklarazioa eta irismena eta, oro har, deialdi honetan onuradunen baldintzei buruz bildu ez dena Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 13. artikuluaren pean geratuko da, oinarrizkoa delako.

7.– Laguntza-eskaera aurkeztuz gero, Eragile eskatzaileak baimena emango du erakunde emaileak zuzenean eskura dezan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko Lege Orokorreko Erregelamenduak, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoak, 18. artikuluan (zerga-betebeharrak betetzea) eta 19.ean (Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea) adierazten duena betetzen dela ziurtatzen duen agiria.

Hala ere, Eragile eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena; hori eginez gero, berak ekarri beharko du ziurtagiria, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko Erregelamenduaren 22. artikuluko 1etik 3ra bitarteko puntuetan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza ezin izango da ordaindu erakunde onuradunak arestiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean.

8.– Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren sinadurak esan nahi du entitateak (laguntza jasotzen duenean) jarduera behar bezala burutzeko konpromisoa hartu duela, baita eskaeran datozen datuak egiazkoak direla egiaztatu eta baieztatu duela ere. Gainera, eskatutako baldintzak betetzen dituela esan nahi du, baita ikerketa-jarduerei aplikatzen zaien araudia ere.

9.– Deialdi honen onuradun izateko, erakunde eskatzaileak eta ikertzaile nagusiak nahitaez aurkeztuta izan behar dute BIOEF fundazioan helburu bereko beste deialdi batzuetan finantzaketa lortu duten amaitutako ikerketa-proiektuen azken memoria zientifiko eta ekonomikoa. Deialdi honetan eskaera aurkezteko epea amaitzen denean bete behar da baldintza hori. Hura bete ezean, ez da onartuko eskaera.

3. artikulua.– Talde eskatzailearen betekizunak.

1.– Talde eskatzailetzat ulertuko da ZTBESko Eragileek osatutako taldea (onuradunak, 2. artikuluaren arabera), 4. artikuluan azaldutako hiru modalitateetako edozeinetan ikerketa laguntza bat eskatu duena eta ikerketaren egikaritzean parte hartuko duena, erakunde bakoitzak proposatutako lan planaren arabera egokitu zaizkion lanak garatuta.

2.– Ikerketa biomedikoko proiektuetan (4.1 artikulua), ezinbestekoa da gutxienez osasun ikerketa zentro gisa ziurtatuta dagoen ZTBESko Eragile batek parte hartzea. Ikerketan laguntzeko plataformaren modalitatean, eta doktoratu osteko ikertzaileen kontratuen modalitatean (4.2 eta 4.3 artikuluak), osasun ikerketa zentroen kategorian akreditatutako ZTBESko Eragileak bakarrik izan daitezke onuradunak.

3.– Finantzaketa Eragile batek baino gehiagok eskatzen badute, Eragile parte-hartzaileen kide den ikertzaile nagusietako bat eskaeraren koordinatzailea izango da eta pertsona hori izango da BIOEFekiko hizketakidea, laguntza kudeatzen duen organoa den heinean.

4.– Talde eskatzaileak osatzen dituzten pertsonek lotura funtzionariala, estatutarioa edo kontratu bidezkoa formalizatuta eduki beharko dute Agindu honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera onuraduna den ZTBESko Eragilearekin, proiektuaren eskaera egin duen zentroarekin, edo Eragilearekin hitzarmen bat indarrean duten erakundeekin, baldin eta hitzarmen horren bidez erakundea eta ikertzailea lotzen badira laguntza eskatzen denetik dagokion ebazpena ematen denera gutxienez.

5.– Ikertzaile nagusiek eskaera batean bakarrik parte hartu ahalko dute ikertzaile nagusi gisa (eskaera bat laguntza modalitate bakoitzeko). Talde ikertzaileko gainerako kideek ez dute mugarik izango beste proiektu batzuetan parte hartzeko.

4. artikulua.– Dirulaguntzak jaso ahalko dituzten laguntzak.

1.– Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuak: osasun ikerketaren laguntzarako linea honetan, onuradunak izango dira edozein kategoriatan akreditatutako ZTBESko Eragileak, baina ezinbestekoa izango da gutxienez osasun ikerketa zentroen kategorian akreditatutako ZTBESko Eragile baten parte-hartzea izatea. Ikerketa-proiektuek 2 eta 3 urte arteko iraupena izango dute.

Deialdi honi dagokionez, oinarrizko ikerketa (gaixotasunera zuzendua), klinikoa (gaixoari zuzendua), epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa, da ikerketa biomedikoa, baita osasuna edo ikerketa biomedikoko prozesu eta teknologiak hobetzeari zuzendutakoak garatzea ere.

Bi proiektu modalitate daude:

a) Sortzen ari diren taldeen sustapena: 1974. urtean edo beranduago jaio den eta deialdi lehiakor bidez finantzatutako proiektuetan ikertzaile nagusi gisa lehenago parte hartu ez duen ikertzaile nagusi bat duten taldeek garatutako proiektuak. Epea zenbatzeko helburuetarako, egoera hauek hartuko dira kontuan:

– Amatasun edo aitatasun egoeren ondoriozko atsedenaldiak, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean jasotako egoera babestuen arabera baimendutakoak. Urtebeteko luzapena aplikatuko da seme edo alaba bakoitzeko.

– Pertsona eskatzailearen gaixotasun edo istripu larriak, hiru hilabeteko edo gehiagoko baja medikoa izan dutenak. Urtebeteko luzapena aplikatuko da.

– Gutxienez ere hiru hilabetetan zehar mendekotasun egoeran egon diren pertsonen arreta, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta sustatzeari buruzkoak, xedatutakoaren arabera. Urtebeteko luzapena aplikatuko da.

b) Ohiko taldeen ikerketa biomedikoko proiektuak: sortu berritzat jotzen ez den ikertzaile nagusi batek (1974. urtea baino lehenago jaiotakoa) zuzentzen duen ikerketa talde batek garatutako proiektuak.

Laguntza modalitate honetarako 627.524,31 eurora arte erabiliko dira.

2.– Haurren minbiziaren inguruko ikerkuntzari laguntzeko plataforma. Plataformak, gehienez, 4 urteko iraupena izango du.

Jarduketa honen helburua da osasun ikerketa zentroen sareko lankidetza egonkorrerako egitura bat finantzatzea, haurren onkologiaren arloan. Plataformak, gehienez, 4 urteko iraupena izango du.

Jarduketa honekin lortu nahi da:

a) Maila zientifiko, tekniko eta teknologiko handiko laguntza ematea haurren minbiziaren arloko osasun ikerketa zentroei.

b) Sareko lana sustatzea paziente onkologiko pediatrikoen tratamendua hobetze aldera, gaixotasunaren ezagutza areagotzeko ikerketa sustatuta, pazienteen biziraupena areagotuta eta pazienteek nazioarteko saiakuntza kliniko eta terapia berritzaileetan parte hartzea ahalbidetuta.

c) EAEko osasun ikerketa zentroek nazioarteko programa eta plataformetan parte hartzea sustatzea.

d) Osasun teknologien berrikuntza sustatzea Euskal Osasun Sistema Publikoaren jasangarritasuna ahalbidetzeko tresna diren heinean.

Plataforma osatuko dute haurren minbiziaren ikerketa taldeak barne dituzten hainbat unitatek. Unitateak dira erantzule baten zuzendaritzapean lan egiten duten eta plataformaren jarduketa planean ezarritako helburuak garatu eta egikaritzeko modu koordinatuan jarduten duten profesionalen multzoak. Plataformak plan bat izan beharko du eta bertan zehaztuko dira unitate parte hartzaileek lortu beharreko helburuak, emaitzen estimazioak, kudeaketa plana eta plana egikaritzeko beharrezkoak diren baliabideak.

Plataformak antolaketa-egitura hau izango du:

a) Plataformaren koordinatzailea. Kargu hori izango du unitateko erantzuleetako batek, jarduketa planean jasotako jarduerak koordinatzeko helburuarekin eta BIOEFekiko hizketakide moduan jarduteko. Plataformaren esparruan egiten diren prestakuntza-jardueren koordinazioaren ardura izango du ere.

b) Unitatea. Aurreko atalean definitu dira.

c) Zuzendaritza batzordea. Plataformaren araberako kide kopuru jakin batek osatuko du batzorde hau, kide horien artean egonda koordinatzailea eta unitate bakoitzeko ordezkari bat.

Osasun ikerketan laguntzeko linea honetan, onuradun izan ahalko dute bakarrik osasun ikerketa zentroen kategorian akreditatutako ZTBESko Eragileek.

Laguntza modalitate honetarako 300.000 eurora arte erabiliko dira.

3.– Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuak: ikertzaile gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan mantentzeko helburua duen laguntza linea, bai eta gaixoari zein hiritarrei zuzendutako ikerketa errazteko helburua ere, haurren minbiziaren inguruko ikerketa biomedikoko proiektu baten bidez. Laguntzaren iraupena 3 urtekoa izango da.

Hautagaiek doktoregoa eskuratu izan beharko dute 2016ko urtarrilaren 1aren ondoren.

Doktoratu osteko ikertzaileen kontratazioa sustatzeko linea honetan, osasun ikerketa zentroen kategorian akreditatutako ZTBESko Eragileak bakarrik izan daitezke onuradunak.

Laguntza modalitate honetarako 240.000 eurora arte erabiliko dira. Laguntza gehienez ere 120.000 eurokoa izango da eta doktoratu osteko kontratuaren kostua estaliko du, barne hartuta kontratatu den pertsonaren urteko soldata gordina gehi Gizarte Segurantzaren enpresa kuota, laguntzaren 3 urteko indarraldian zehar.

4.– Laguntza modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehienezko kantitatera iristen ez diren kasuetan, soberan dauden kantitateak 4.1 artikuluan aurreikusitako haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuetarako erabiliko dira.

5. artikulua.– Finantza daitezkeen gastuak.

1.– Kasuan kasu emandako laguntza jarraian aipatuko diren gastuak ordaintzeko izango dira, baldin eta proiektua burutzearekin lotuta badaude eta aurretik Eskaeraren memorian sartu badira.

2.– Agindu honen bitartez araututako laguntzak beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, helburu bera badute, herri-administrazio edo erakunde batek ematen baditu, publikoa edo pribatua, naziokoa, Europar Batasunekoa edo nazioartekoa, eta beste dirulaguntzekin, diru-sarrerekin edo baliabideekin batera, laguntza jasoko duen jardueraren kostua gainditzen ez badute. Kostua gainditzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion gehienezko mugara arte emango da.

3.– Langileen gastuak. Proiektua gauzatzeko behar diren eta erakunde onuradunarekin lan-kontratu bat duten langileen kostuak.

Halaber, atal honetan sartuko dira ikertzaileen taldeko kide den osasun-profesionala laguntza-jardueratik liberatzeak dakartzan kostuak, proiektuan parte har dezan, gehienez bere lanaldiaren % 50ean. Proiektuan deialdiak finantzatuko duena baino lan handiagoa egin behar badute ikertzaileek, erakunde onuradunak jarriko du dirua.

4.– Ondasunak erostearen eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Proiektua burutzeko nahitaezko materiala sartzen da hemen, eta ez dira kontuan hartuko altzariak eta instalazioak.

Material suntsikorra eta gastu osagarriak, material bibliografikoa eta proiektua ezagutzera emateko gastuak ere sartuko dira hemen (argitalpenak, etab.). Behar bezala arrazoituta badago, eta proiektua burutzeko beharrezkoa denean.

Bulegoko material orokorraren finantzaketa ez da hemen sartuko: fotokopiak, tonerra, telefono-gastua, etab.

Eskaeraren memorian azalduko da proiektua garatzeko espero den kanpo-zerbitzuen kontratazioa, eta zerbitzu horien ezaugarriak eta kontratuaren kostua adieraziko dira. Dirua jasoko duen jardueran parte hartzen duten proiektuko zenbait jarduera azpikontratatu ahal izango dira, baldin eta ezin baditu Eragile onuradunak berez egin, eta proiektuaren memorian egiaztatu beharko da hori. Onuradunak azpikontratatutako jardueraren guztizko kostua ezingo da izan onuradun horren aurrekontu finantzagarriaren % 50 baino gehiago.

5.– Bidaia eta desplazamenduen ondoriozko gastuak. Landa-lanean eta koordinazio-bileretan sortutakoak eta kongresuetara, hitzaldietara eta halakoetara joateak sortutako gastuak, proiektuarekin harreman zuzena badute.

6.– Proposatutako proiektuaren zeharkako gastuak ere finantzatu ahal izango dira deialdi honen bidez (zuzeneko kostuaren % 10). Hau da, proiektua burutuko duen erakundearen egitura-gastuak (argia, ura, garbiketa, mantentze-lanak edo antzerakoak), proiektu zehatz bati zuzenean esleitzen ez bazaizkio ere proiektua burutzeko beharrezkoak direnean.

7.– Ikertzaileen taldea osatzen duten kideek, osasun-trebakuntza espezializatuko aldiko ikasketak dituzten pertsonak barne, ez dute jasoko proiektuaren konturako ordainsaririk.

8.– Proiektua bukatutakoan, emandako laguntzarekin erosi den material inbentariagarria eta bibliografikoa proiektua burutu duen erakundearena izango da eta, printzipioz, ikerketa-jardueran erabiliko da.

9.– Aurreko gastuak aplikagarriak izango dira ikerketa biomedikoko proiektuen 1. eta 2. motetako laguntzetarako (4.1 eta 4.2 artikuluak) eta haurren minbiziaren ikerketaren laguntzarako plataformarako. Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuetarako 3. laguntza motarekin (4.3 artikulua) bakarrik finantzatu ahalko da doktoratu osteko ikertzailearen kontratuaren kostua, bertan xedatutakoaren arabera.

10.– Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 31. artikulua eta Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren (DEO) 83. artikulua, oinarrizkoak baitira.

6. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa, jatorria Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako zuzendutako aurrekontuen kredituetan duena, milioi bat ehun eta hirurogeita zazpi mila bostehun eta hogeita lau euro eta hogeita hamaika zentimokoa da (1.167.524,31).

7. artikulua.– Laguntza emateko prozedura.

Deialdi hau konkurtso teknikaren bitartez ebatziko da. Horretarako, dirulaguntza emango da 2. artikuluan ezarritako modalitate bakoitzean, aurkeztutako laguntzen alderaketa bidez, horien artean lehentasun ordena bat ezartzeko helburuarekin, 10. artikuluan biltzen diren irizpideak jarraituz eta laguntzak dagokion dirulaguntza lineari esleitutako kredituak agortu arte banatuta lehentasun ordena horren arabera.

8. artikulua.– Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

1.– Eskaera bakarra aurkeztuko da proiektu bakoitzeko. Koordinazioko proiektuen kasuan, erakundea izango da koordinatzailea, eta hark bidaliko du eskaera.

2.– Agindu honekin lotutako eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak, zuzentzeak, justifikazioak eta gainerako kudeaketak baliabide elektronikoen bitartez egingo dira, hauek betez: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikokoa (28. artikulua) (EHAA, 50. zk., 2012ko martxoaren 9koa); 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (9., 10. eta 14. artikuluak); eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, non Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –Platea– onartzen baitu.

3.– euskadi.eus egoitza elektronikoa erabiliko da eskaerak ikusi eta betetzeko; hain zuzen ere, helbide hauetan dago:

Gaztelania:

www.euskadi.eus/servicios/1048904

Euskara:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1048904

4.– Betetako eskaerak, erakunde eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, 9.6 artikuluak adierazten duen dokumentazioa ere hartuko du, Administrazio Elektronikoko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua betez. Aurkezpen-data gisa sinadura elektronikoarena hartuko da.

5.– Erakundeek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa. Gainera, eskaeraren ondoriozko ekintzetan, eta prozedura osoan zehar, eskaera egin duen erakundeak aukeratutako hizkuntza bera erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek zehazten dutena betez.

6.– Dokumentazio hau entregatu beharko da:

I.– Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuen linearentzat (4.1 artikulua):

a) Ikerketa-proiektuaren memoria (I. eranskina), eredu normalizatuan, hala badagokio, parte hartzen duen erakunde bakoitzaren informazioarekin batera (I.A eta I.B eranskinak). Ingelesez ere onartuko da proiektuaren memoria.

b) Proposamenaren koordinatzaile gisa jarduten duten ikertzaile nagusien Curriculum Vitae arautua (CVN), CVN editoretik (http://cvn.fecyt.es/editor) automatikoki sortua edo FECYTren CVN arauan ziurtatutako edozein erakundetik sortua.

c) Proiektua proposatu duen ikertzaileen taldearen historia zientifiko eta teknikoaren memoria (II. eranskina), eredu normalizatuan.

d) Erakunde eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina), legezko ordezkariak sinatuta.

e) Jardueraren baldintza gisa eta haren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektuek legez ezarritako baimenak edo txostenak beharko dituzte:

1) Ikertzaile nagusiari dagokion erakundearen Ikerketa Batzordearen txostena, proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko.

2) Ikertzaile nagusiari dagokion erakundearen Ikerketarako Etika Batzordearen txostena, beharrezkoa denean.

3) Euskal Biobankuaren ziurtagiria, proiektuan giza jatorria duten lagin biologikoak erabili behar badira, ikertzaile nagusiak Biobankuari deialdi honetan eskatutako dirulaguntzaren xede izango den proiekturako lagin biologikoak eman edo lagatzea eskatu izana ziurtatzen duena.

Atal honetan aipatzen diren dokumentuak erakunde onuradunen eskuetan geratuko dira, erakunde emaileak egin behar dituzten egiaztatze-jarduerak edo kontroleko erakunde eskudunek egin behar dituzten egiaztapen eta kontrolei aurka egin gabe, eta aipaturiko jarduera horiek burutu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia eman beharko da.

II.– Haurren minbiziaren ikerketaren laguntzarako plataformaren linearentzat (4.2 artikulua):

a) Plataformaren memoria (IV. eranskina), eredu normalizatuan, hala badagokio, parte hartzen duen erakunde bakoitzaren informazioarekin batera (I.a eta I.b eranskinak). Ingelesez ere onartuko da proiektuaren memoria.

b) Plataformaren koordinatzailearen Curriculum Vitae arautua (CVN), CVN editoretik (http://cvn.fecyt.es/editor) automatikoki sortua edo FECYTren CVN arauan ziurtatutako edozein erakundetik sortua.

c) Proiektua proposatu duen ikertzaileen taldearen historia zientifiko eta teknikoaren memoria (II. eranskina), eredu normalizatuan.

d) Erakunde eskatzaile bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina), legezko ordezkariak sinatuta.

III.– Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuen linearentzat (4.3 artikulua):

a) Hautagaiaren doktore titulua, edo haren eskubideen ordainagiria, non tituluaren data agertuko den.

b) Ikerketa proiektuaren proposamen-memoria, deialdiarekin batera ekarritako eredu arautua bakarrik erabilita (V. eranskina).

c) Laguntza jasoko duen taldearen buruaren eta hautagaiaren Curriculum Vitae arautua (CVN), CVN editoretik (http://cvn.fecyt.es/editor) automatikoki sortua edo FECYTren CVN arauan ziurtatutako edozein erakundetik sortua. Hauek beteta, eskakizunarekin batera aurkeztuko dira aplikazio informatikoaren bitartez.

d) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena (III. eranskina).

7.– Atal honetan aipatzen diren eredu normalizatu guztiak euskadi.eus egoitza elektronikoan daude.

8.– Laguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

9. artikulua.– Eskaeran egon litezkeen akatsak zuzentzea.

1.– Dirulaguntzen eskaerako eremu guztiak beteta ez baleude, edo eskatzen den dokumentazio guztia ez badu, erakunde eskatzaileari hamar egun emango zaizkio hori zuzentzeko edo falta diren dokumentuak bidaltzeko, eta hala egiten ez badu eskaera ukatuko zaio. Administrazioak eskaera horri buruzko ebazpen bat emango du berariaz, eta ebazpenaren berri emango, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Baliabide elektronikoak erabiliko dira jakinarazpenak egiteko.

3.– Jakinarazpenen sistemari esker, jakinarazpenaren xede den ekintza interesdunari zein egun eta ordutan jakinarazi zaion jakin eta ziurtatu ahal izango da, baita jakinarazpenean noiz sartzen den ikusi ere. Une horretan emango da jakinarazpena jasotakotzat. Eman dela ziurtatuta badago eta hamar eguneko epean interesduna ez bada jakinarazpenean sartzen, jakinarazpenari uko egin zaiola ulertuko da eta izapidea burututzat emango da, prozedurari jarraituz, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, edukiak atzitzeko ezintasun tekniko edo materiala egiaztatzen denean izan ezik.

4.– Lankidetzan egin behar diren proiektuetan, ekintza hori proiektuaren koordinatzaile-lanetan diharduen erakundearekin egingo da.

10. artikulua.– Eskaeren ebaluazioa eta hautaketa.

Ongi eta epearen barruan aurkeztutako edo zuzendutako eskaerak ebaluatzeko eta aukeratzeko, aurreko artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea sortu da, artikulu honen 1. atalean zehaztu den bezala.

1.– Hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

a) Presidentea: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) I+G+b kudeaketako zuzendari eskuduna.

b) Kideak:

– Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

– Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendariordea, Carlos Sola Sarabia.

– Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria.

– EITB - Euskal Irrati Telebistako ordezkari bat.

– Haurren minbizia pairatu duten gaixoen Euskadiko elkarteen ordezkari bat.

c) Idazkaria: BIOEFen I+G-rako laguntzen deialdiak kudeatzeko arduraduna.

2.– Balorazio Batzordeak balorazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko ditu proiektuak:

I.– Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuen linearentzat (4.1 artikulua):

a) Ikerketa-proiektuen kalitate zientifiko eta teknikoa, deialdi honen 10. artikuluaren 3 puntuan zehazten dena betez: gehienez 50 puntu (3. puntuan azaldutako kanpoko ebaluazio zientifikoan jasotako puntuazioa esleituko zaio).

b) Proiektuak deialdian zehaztu diren eremu eta ildo nagusietara egokitzea: gehienez 20 puntu. Puntu honetan hauek baloratuko dira:

1) Proiektuak deialdiaren gaiarekiko egokiak izatea, 2018-2023 Euskadiko Onkologia Planean zehaztutakoaren arabera (dokumentu eskuragarria: https://www.euskadi.eus/plan-oncologico-de-euskadi-2018-2023/web01-a2gaixo/es/). Gehienez 10 puntu.

2) Lehentasuna edukiko dute gaixotasunaren prebentzioari, tratamenduari eta diagnosi goiztiarrari zuzendutako zentro edo diziplina anitzeko proiektuek, baita haurren minbizia pairatu duten gaixoei laguntza hobea emateari zuzendutakoek ere. Zentro anitzeko proiektuak izango dira deialdi honen 2. artikuluan adierazitako erakunde onuradunetako bik edo gehiagok parte hartzen duten horiek, bereziki osasun ikerketa zentroak badira. Gehienez 5 puntu.

3) Diziplina anitz jorratzen dituzten proiektuei emango zaie lehentasuna. Diziplina anitzeko proiektuak dira espezialitate mediko-kirurgiko ezberdinak dituzten osasun-profesionalen parte-hartzea edota ezagutza-adar ezberdinetan espezializatutako profesionalena dakartenak. Gehienez 5 puntu.

c) Proposamenak Euskal Osasun Sistemarako duen interesa: gehienez 30 puntu. Puntu honetan hauek baloratuko dira:

1) Puntu honetan proiektuak hauetara egokitu behar du: Osasun Sailaren 2017-2020 ildo estrategikoak, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020, Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako 2013-2020 estrategia, Euskadi 2017-2020 Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak eta Osakidetza 2017-2020 erronka eta proiektu estrategikoak. Hemen aurki daitezke haiei dagozkien dokumentuak: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckpubl02/es/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/publicaciones.html. Gehienez 15 puntu.

2) Aintzat hartuko da puntu honetan osasun-arloko profesionalek proiektuen ikertzaile eta ikertzaile nagusi gisa parte hartzea; bereziki, laguntza-jarduerako profesionalak ikertzaile nagusi gisa agertzea. Gehienez 15 puntu.

II.– Haurren minbiziaren ikerketaren laguntzarako plataformaren linearentzat (4.2 artikulua):

a) Plataformaren kalitate zientifiko eta teknikoa, deialdi honen 10. artikuluaren 3 puntuan zehazten dena betez: gehienez 50 puntu (3. puntuan azaldutako kanpoko ebaluazio zientifikoan jasotako puntuazioa esleituko zaio).

b) Plataforma deialdian zehaztu diren eremu eta ildo nagusietara egokitzea: gehienez 20 puntu. Puntu honetan hauek baloratuko dira:

1) Deialdiaren gaiarekiko egokiak izatea, 2018-2023 Euskadiko Onkologia Planean zehaztutakoaren arabera (dokumentu eskuragarria: https://www.euskadi.eus/plan-oncologico-de-euskadi-2018-2023/web01-a2gaixo/es/). Gehienez 10 puntu.

2) Lehentasuna emango zaie zentro anitzeko plataformei, hau da, deialdi honen 2. artikuluan adierazitako erakunde onuradunetako biren edo gehiagoren parte-hartzea dutenak, bereziki osasun ikerketa zentroak badira. Gehienez 5 puntu.

3) Lehentasuna emango zaie diziplina anitzeko plataformei, hau da, espezialitate mediko-kirurgiko ezberdinak dituzten osasun-profesionalen parte-hartzea edota ezagutza-adar ezberdinetan espezializatutako profesionalena dakartenak. Gehienez 5 puntu.

c) Plataforma, osasun ikerketa zentro koordinatzailean, ikerketan laguntzeko gainerako plataforma edo unitateekin integratuta egotea, hartara plataforma berriaren jarduera bultzatuta eta sareko plataformaren izaera indartuta parte hartzen duten osasun ikerketa zentro guztien onurarako, modu horretan euskal osasun sare publiko osoan haurren minbiziaren arloko ikerketa sustatuta: gehienez 30 puntu.

III.– Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuen linearentzat (4.3 artikulua):

a) Hautagaiaren curriculumeko merituen balorazioa (gehienez 40 puntu): baloratuko dira:

Azken 10 urteotan argitaratutako lanak baloratuko dira, Journal Citation Report (JCR) 2018 aldizkarian indexatuak, mota hauetakoak: jatorrizko artikuluak eta zuzenketak (ez dira onartuko: case report-ak, zuzendariarentzako edo editorearentzako gutunak, editorialak, liburuen kapituluak, osagarrietako argitalpenak, epub-en argitaratutakoak, eta talde/partzuergoko sinadurak) (30 puntu gehienez). Horrela egingo da baremazioa:

(Ikus .PDF)

Doktoratu osteko hautagaiak azken hamar urteotan parte hartu izan duen esleitutako proiektuak (gehienez 10 puntu). Hautagaiak hautatutako 5 proiektu baloratuko dira gehienez, azken 10 urteotan nazioko zein nazioarteko deialdietan esleituak, non ikertzaile nagusi edo kolaboratzaile gisa parte hartu duen. Proiektu bakoitzari 2 puntu emango zaizkio.

b) Ikerketa proiektuen kalitate zientifiko-teknikoa: 25 puntu gehienez (3. puntuan azaldutako kanpoko ebaluazio zientifikoan jasotako puntuazioa esleituko zaio).

c) Hautagaia hartuko duen ikerketa taldearen balorazioa, 2015eko urtarrilaren 1etik eskakizunak aurkezteko epea bukatu arte: 25 puntu gehienez.

Taldeko buruaren CVan bildutako argitalpenen balorazioa. Azken 10 urteotan argitaratutako lanak baloratuko dira, JCR 2018an indexatuak, mota hauetakoak: jatorrizko artikuluak eta zuzenketak (ez dira onartuko: case report-ak, zuzendariarentzako edo editorearentzako gutunak, editorialak, liburuen kapituluak, osagarrietako argitalpenak, epub-en argitaratutakoak, eta talde/partzuergoko sinadurak): 15 puntu gehienez. Horrela egingo da baremazioa:

(Ikus .PDF)

Taldeak parte hartzen duen finantzatutako ikerketa proiektuak: 10 puntu gehienez. Horrela egingo da baremazioa:

(Ikus .PDF)

d) Proposamenak Euskal Osasun Sistemarako duen interesa. 10 puntu gehienez. Puntu honetan proiektuak hauetara egokitu behar du: Osasun Sailaren 2017-2020 ildo estrategikoak, Euskadiko Osasun Plana 2013-2020, Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako 2013-2020 estrategia, Euskadi 2017-2020 Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak eta Osakidetza 2017-2020 erronka eta proiektu estrategikoak. Hemen aurki daitezke haiei dagozkien dokumentuak: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85ckpubl02/es/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/publicaciones.html

3.– Proiektuak ebaluatu aurretik, Balorazio Batzordeak kanpoko ebaluatzaile independenteen laguntza eskatuko du, batez ere Ikerketako Estatuko Agentziarena, Koordinazioko eta Ebaluazioko Azpisailaren bitartez, zeintzuek proiektuen kalitate zientifiko eta teknikoari buruzko txostenak ekarriko baitituzte, eta alderdi hauek ebaluatu eta baloratuko dituzte:

Ebaluazio zientifiko eta teknikoa irizpide hauen arabera egingo da:

I.– Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuen linearentzat (4.1 artikulua):

a) Ikertzaileen taldearen balorazioa: ikerketa-proiektuak, saiakuntza klinikoak, Osasun Sistema Nazionalaren garapen klinikoarekin, asistentzialarekin edota garapen teknologikoarekin lotutako ikerketa-jardueren ekarpenak, argitalpenak, patenteak eta jabetza industrialeko beste hainbat erregistro, ikertzaile nagusiarenak ikertzaileen taldearenak, baldin eta proiektuaren gaiarekin zerikusia badute. Ikertzaileen taldea proiekturako egokia den ere baloratuko da. Gehienez 18 puntu.

b) Proiektuaren balorazio zientifiko-teknikoa: ikertzaile taldeak duen gaiaren ezagutza mailaren eta hipotesiaren balorazioa. Proiektuaren xedeen garrantzi zientifiko eta sanitarioa. Proposamenaren bideragarritasuna eta arriskuak. Analisi metodologikoa eta lan-egitasmoa. Genero-ikuspegia proiektuan integratzearen alderdiaren arreta. Gehienez 27 puntu.

Proiektuaren balorazio zientifikoan 15 puntu edo gehiago lortzen ez dituzten proiektuak ez finantzagarritzat izendatuko ditu Balorazio Batzordeak.

c) Proiektuaren balorazio ekonomikoa. Proiektua burutzeko eskatu diren baliabideen egokitasuna. Eskatu diren baliabideen justifikazioa. Gehienez 5 puntu.

II.– Haurren minbiziaren ikerketaren laguntzarako plataformaren linearentzat (4.2 artikulua):

a) Proposamenaren koordinatzailearen historial zientifiko-teknikoa, eta baita proposamena babesten duten unitateena ere: 15 puntu gehienez. Proiektuaren gaiarekin lotuta, argitalpen zientifikoak, kanpo-finantzazioko ikerketa proiektuak, lehiakorrak eta ez lehiakorrak (saiakuntza klinikoak barne), proposamenaren oinarria diren ikerketa unitateen jardueraren nazioartekotze maila baloratuko dira.

b) Proposamenaren balorazio zientifiko-teknikoa: gehienez 25 puntu. Helburuen eta emaitzen identifikazio egokia, metodologia, beharren justifikazioa, proposamenaren izaera bateratzailea eta bideragarritasun zientifiko-teknikoa baloratuko dira. Plataforma hori eskuratzea, hornitzea eta ikerketa proiektuetan parte hartzea planifikatuko duten zentroaren edo zentroen kasuistika pediatrikoaren bolumena ere baloratuko da. Osasun sistemaren barruan edo kanpoan garrantzia duten ikertzaileen ikerketa proiektuen plataforman parte hartzea baloratuko da.

c) Plataformaren jarduera indartzen duten zentroko ikerketa azpiegiturak eta laguntza unitateak: gehienez 5 puntu.

d) Proposamenaren bideragarritasun ekonomikoa: gehienez 5 puntu.

III.– Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuen linearentzat (4.3 artikulua):

a) Proiektuaren balorazio zientifiko-teknikoa: ikertzaile taldeak duen gaiaren ezagutza mailaren eta hipotesiaren balorazioa. Proiektuaren xedeen garrantzi zientifiko eta sanitarioa. Proposamenaren bideragarritasuna eta arriskuak. Analisi metodologikoa eta lan-egitasmoa. Genero-ikuspegia proiektuan integratzearen alderdiaren arreta (Gehienez 20 puntu).

b) Osasun arazoak konpontzeko emaitzak transferitzeko ahalmena (Gehienez 5 puntu).

Modalitate bakoitzean egindako ebaluazio zientifiko-tekniko horren emaitza izango da Balorazio Batzordeak hartuko duena, Agindu honetako 10. artikuluko 2.I.a), 2.II.a), eta 2.III.b) puntuan adierazitako balorazio-irizpideari dagokionez.

4.– Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko hauxe hartuko du kontuan: aurkeztutako aurrekontua, deialdia finantzatzeko dauden baliabide ekonomikoak, eta aurkeztutako aurrekontua egokia den ala ez aurkeztu diren helburuetarako, Ikerketako Estatuko Agentziak Koordinazio eta Ebaluazio Azpisailaren bitartez egindako txosteneko oharrak kontuan hartuta eta 7. artikuluan bildutakoa aplikatuz.

5.– Emandako zenbatekoek eskatutako zenbateko osoa edo haren zati bat estali ahal izango dute eta ez dute inola ere gaindituko dirulaguntzaren xedearen kostu erreala, baterako finantzaketa ere kontuan hartuta, halakorik izanez gero.

11. artikulua.– Ebazpena, jakinarazpena eta errekurtsoak.

1.– Aurkeztutako eskaerak prozedura espezifiko baten bitartez izapidetuko dira linea bakoitzean (4. artikuluan xedatutakoaren arabera) eta, prozedura amaitzean, ebazpena emango da. Ebazpenak, eskaera egin duten Eragileek planteatutako galderen inguruan erabakiz, Osasun sailburuordeari dagozkio, Balorazio Batzordeak proposatuta.

2.– Ebazpenetan adieraziko da laguntza emango den ala ez; laguntza emanez gero, ebazpenean zehaztuko dira erakunde onuraduna, dirulaguntza jasoko duen laguntza eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, urtez urte nola banatuko den adierazita. Laguntza eman ezean, arrazoiak zehaztuko dira.

3.– Emandako ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko dira, gehienez sei hilabeteko epean, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epea igarotakoan ebazpenik argitaratu ez bada, eskatzaileek eskaera baliogabetzat eman ahal izango dute dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluaren arabera, baita Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 25.1.a) artikuluen arabera ere.

4.– Ebazpenek ez diote bukaera ematen bide administratiboari, eta erakunde eskatzaileek hauen aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak betez.

5.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 laneguneko epean, erakundeek horiei uko egingo dietela adierazi ahal izango dute. Epe horretan ez bada adierazten laguntzari uko egingo zaiola, deialdiaren ondorioetarako, laguntza onartu dela ulertuko da.

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzaren erakunde onuradunak betebehar hauek bete beharko ditu nahitaez:

a) Dirulaguntza xede zehatzerako eta haren helburuetarako erabiltzea.

b) Deialdiaren organo kudeatzaileari deialdi honen bitartez jasoko den dirulaguntzari buruzko informazioa ematea.

c) Deialdiaren organo kudeatzaileari eskaeran adierazitako datuetan edo egoeretan egon diren aldaketak jakinaraztea haiek gertatu eta hilabete bateko epean gehienez.

d) Egin nahi den laguntza-eskaeran azaldutako aldaketa oro aurretik eta arrazoituta eskatu beharko zaio deialdiaren organo kudeatzaileari. Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskaeran aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

e) Gainera, erakunde onuradunek proiektuen finantzaketa publikoa dela ezagutarazteko neurriak hartu beharko dituzte, EITB Maratoia ezagutzera emateko edozein ekitalditan parte hartuta. Beraz, ikerketaren ondorioz aterako diren argitalpen, tesi, karrera-amaierako proiektu eta kongresuetarako komunikazio guztietan EITB Maratoia aipatu beharko da finantzaketa-iturri gisa.

f) Erakunde onuradunek behar bezala ikuskatuta izan behar dituzte kontabilitate-liburuak, arreta-erregistroak eta gainerako dokumentuak, merkataritzako eta onuradunari dagokion sektoreko legeriak eskatzen dituzten baldintzetan, egiaztatze eta kontroleko ahalmenak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko.

g) Erakunde onuradunek Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. artikuluan zehazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte, oinarrizkoak direlako.

h) Erakunde onuradunak memoria ekonomikoan datozen gastuen jatorrizko faktura eta agiri guztiak gordeko ditu nahitaez 5 urtez.

13. artikulua.– Laguntzen ordainketa eta kudeaketa.

1.– BIOEF da laguntzaren organo kudeatzailea.

2.– Laguntzaren organo kudeatzaileak berehala transferituko die dirulaguntzaren onuradun diren erakundeei laguntzaren lehenengo urteari dagokion zenbatekoa.

3.– Gainerako urteei dagokien dirua osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzak memoria zientifikoa onartu eta proiektuan sortutako gastuen dokumentuen justifikazioaren ondoren jasoko da (VI., VII., VIII. eta IX. eranskina, laguntzaren modalitatearen arabera).

4.– Erakunde onuradunek euren memoria zientifikoak eta ekonomikoak laguntzaren organo kudeatzaileari bidaliko dizkiote eta, haien oniritzia lortutakoan osasun-ikerketaren arloan eskudun den zuzendaritzaren eskutik, gainerako urtekoen finantzaketa gaituko du.

5.– Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako laguntza burutzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio laguntzaren organo kudeatzaileari, eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.

Laguntzaren organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du, eta Osasuneko sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu.

6.– Komenigarria iruditzen zaionean, laguntzaren organo kudeatzaileak proiektua nola doan ikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria aurkeztea eskatu ahalko du.

14. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.

1.– Erakunde onuradunak urtero arrazoitu beharko du burututako lana eta laguntza zertarako erabili duen, eta horretarako dokumentu hauek aurkeztuko dizkio erakunde kudeatzaileari:

I.– Haurren minbiziaren ikerketa biomedikoko proiektuen linearentzat (4.1 artikulua) eta haurren minbiziaren ikerketaren laguntzarako plataformaren linearentzat (4.2 artikulua):

a) Memoria zientifiko arrazoitua, VI. eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak proiektuaren/plataformaren garapen egoera, burututako jarduerak eta lortutako helburu partzialak deskribatuko ditu, eta gauzatze ekonomikoaren laburpena ere bilduko du. Ikertzaile nagusiak edo proiektuaren koordinatzaileak sinatu beharko dute memoria, koordinazioko proiektuak direnean.

b) Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren memoria ekonomiko arrazoitua (Excel) erakunde onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatuta (VII. eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera ordaindu diren faktura guztien kopiak ere bidaliko dira, eta, daudenean, ikertzaileek proiektuari eskainitako orduen ziurtagiria ere, non justifikatu beharreko aldian egindako gastuen egiaztagiriak sartuko baitira. Erakunde onuradunek jatorrizko fakturak gordeko dituzte, justifikazio-epetik hasita bost urtez gehienez, eta laguntzaren organo kudeatzaileak nahi duenean egiaztatu ahal izango ditu.

Azken memoria zientifiko eta ekonomikoak proiektua gauzatzeko epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteetan aurkeztu beharko dira.

II.– Doktoratu osteko ikertzaileen kontratuen linearentzat (4.3 artikulua):

a) Memoria zientifikoa, non laguntza jaso den bitartean egindako jardueren deskribapen xehatua aurkeztuko den. Ikertzaileak, talde hartzailearen buruak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute. Erabiliko den eredua VIII. eranskin gisa dator honekin batera.

b) Memoria ekonomikoa, non kontratatutako pertsonaren urteko kostuaren xehetasunak emango diren. Honekin batera bidali: lan-kontratuaren kopia, TC1, TC2 eta dagozkien nominen kopia. Hautagaiak eta erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatu beharko dute. Erabiliko den eredua IX. eranskin gisa dator honekin batera.

Azken memoria zientifiko eta ekonomikoak proiektua gauzatzeko epea bukatu eta hurrengo hiru hilabeteetan aurkeztu beharko dira.

2.– Jarraipen-memorien aldeko ebaluazioa egiteak eta hurrengo urteko laguntza emateak ez dakar egindako gastuak onartzea eta aurrekontuan egoztea; hori guztia azken memoria ekonomikoan baloratuko da oro har.

3.– Azken memoriarekin batera, dagokionean, ikerketaren emaitzen ondoriozko argitalpen, tesi, karrera-amaierako proiektu eta kongresuetarako jakinarazpen guztien kopia ere aurkeztuko da.

4.– Urte anitzeko ekintzek finantzaketa jasotzen jarrai dezaten, ezinbestekoa izango da segimendu zientifiko eta teknikoko ebaluazioak aldekoak izatea, halako memoriak aurkeztu behar direnean.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzen aldaketa.

1.– Laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik egonez gero (baldin eta haien xedea bete bada) eta, hala dagokionean, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntzak lortuz gero, baliteke laguntzaren kantitatea aldatzea. Ondorio horietarako, laguntzaren organo kudeatzaileak izango du zenbatekoa murrizteko espedientea hasteko eta tramitatzeko eskumena, eta Osasuneko sailburuordeak horren gaineko ebazpena ematekoa.

2.– Proiektua burutzen ari denean beharrezkoa bada, laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe, hainbat gasturi zuzendutako zatikako zenbatekoetan aldaketak barneratu nahi badira, idatziz, aurretik eta arrazoituta eskatu beharko du proiektuaren ikertzaile nagusiak, erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritziarekin.

Laguntzaren organo kudeatzaileari egingo zaio eskaera.

3.– Proiektuaren bukaera erakunde onuradunaren errua ez den eta dagokion bezala justifikatutako arrazoiren batengatik atzeratzen bada eta idatziz eskatuz gero proiektua burutzeko epea bukatu aurretik, eskatutako epea zehaztu eta Osasuneko sailburuordeak proiektua bukatzeko epea luzatu ahalko du.

Deialdi honen ondorioetarako, laguntza-eskaeran aurreikusitako kontzeptuekiko gastu-desbideratzeak ez dira aldaketatzat jotzen, baldin eta % 20 gainditzen ez badute.

16. artikulua.– Urratzeak eta dirua itzultzea.

1.– Betebeharrak betetzen ez dituen erakunde onuradunak eman zaion laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubidea galdu duela adieraziz gero, jaso dituen zenbatekoak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, gehi ordaindu zirenetik itzuli beharra adostu den arte sortutako berandutze-interesak.

2.– Agindu honen 12. artikuluan aipatzen diren betebeharren bat beteko ez balitz, dirua itzuliko da. Aginduan aurreikusita ez dauden kasuetan, lege hauetan jasotakoa aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 53.2 artikuluak; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikulua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91.etik 93.era bitarteko artikuluetan garatutakoa).

3.– Agindu honen 5. artikuluan zehaztutakoaren arabera, emandako laguntzak, beste dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabideekin batera edo bakarrik, diruz lagundutako proiektuaren kostua gainditzen duenean ere itzuli beharko da laguntza. Kasu horretan, itzultzeko obligazioa kostu hori gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa izango da, gehi dagokion berandutze-interesa.

4.– Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, 15. artikuluaren arabera, diruaren zati bat itzuli beharko da, baldin eta erakunde onuradunak erabilitakoa guztizkoaren oso antzerakoa bada eta erakundeak bere konpromisoak betetzeari zuzendutako jarduera egiaztatzen badu. Aldaketak ezingo du 1. artikuluaren deialdiaren xedearekin lotura galdu, ezta proiektuaren xedea bukatu gabe utzi ere.

Kasu horretan, laguntzari esleitutako zenbatekoa gainditzen duen gehiegizko zenbatekoa itzuli beharko da, haren aldaketa-ebazpenaren arabera, zeina eskaerak baloratzeko 10. artikuluko irizpideetan oinarrituko baita.

5.– Osasuneko sailburuordeak abiaraziko eta ebatziko du dirua itzultzeko prozedura, aurretik beharrezkoak diren izapideak beteta. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren konturako dirulaguntzen bermeen eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera izapidetuko da prozedura, zeinak hura kudeatzen parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta obligazioak zehazten baititu.

17. artikulua.– Datu pertsonalak.

Datu pertsonalen araudiak bildutakoaren arabera (3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa), Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF) tratatuko ditu deialdi honetan emandako datu pertsonalak:

a) Azaroaren 17ko 38/2003 Legeak biltzen duen lege-obligazioak betez tratatuko dira (Dirulaguntzei buruzko lege orokorra), dirulaguntza ematea edo jasotzea zehaztuko duten helburua betetzeko.

b) Proiektuak deialdi honetan datozen oinarrien arabera baloratzeko, kudeatzeko, administratzeko eta kontrolatzeko eta haietan parte hartzeko tratatuko dira datu pertsonalak.

c) Deialdiak irauten duen bitartean tratatuko dira, proiektua burutu arte. Hura bukatutakoan, legez ezartzen diren epeetan bakarrik gordeko dira.

d) Datuen babeserako ordezkaria. BIOEFek datuen babeserako ordezkari bat du, araudia betez, eta harekin harremanetan jarri ahal izango da helbide honetan: dpd@bioef.org

e) Kontrol Agintaritzan erreklamazioak jarri ahal izango dira: gainera, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (www.avpd.euskadi.eus) ere aurkeztu ahal izango da erreklamazioa, tratamendua indarrean dagoen legearen arabera egin ez dela uste baduzu.

f) Deialdi honetako parte-hartzaileek une oro jakin ahal izango dute BIOEFek beren zein datu pertsonal erabiltzen dituen, eta araudiak ematen dizkion eskubideak zein diren, helbide honetan: Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF), BEC Dorrea (Bilbao Exhibition Centre) – Azkue Erronda 1, 48902 (Barakaldo). Are zehatzago, eskubide hauek erabili ahal izango ditu:

– Datuak kontsultatzeko eskubidea: tratatuko diren datu pertsonalen inguruko informazioa ezagutu eta eskuratzea ahalbidetzen du.

– Zuzentzeko eskubidea: akatsak zuzentzea, zehatzak ez diren edo osorik ez dauden datuak aldatzea eta tratatuko den informazioa egiazkoa dela bermatzea ahalbidetzen du.

– Ezabatzeko eskubidea: tratamenduaren xede diren datuak ezabatzea ahalbidetzen du kontratua burutzeko beharrezkoak izateari uzten diotenean.

– Aurka egiteko eskubidea: datu pertsonalen tratamendua ez burutzea eskatzeko edo hura etetea eskatzeko eskubidea, legezko arrazoiak izan ezean, edo egon daitezkeen erreklamazioen aurrean defendatzeko ez bada, non epe batez blokeatuko baitira lege-obligazioek irauten duten bitartean.

– Tratamendua mugatzea: zenbait egoeratan, interesdunek euren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak jarri edo haietatik defendatzeko bakarrik gordeko dira.

– Banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilak egiteko barne): efektuak izan ditzaketen edo eragin handia izan dezaketen tratamendu automatizatuetan oinarritutako erabakien xede ez izateko eskubidea.

– Datuak eramateko eskubidea. Legez ezarritako egoeretan eta teknikoki posible denean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Osasun sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko osasun Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak jarraian adierazitako legezko testuetan xedatutakoaren araberakoak dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaileen Legearen Testu Bateginaren VI. titulua eta VI. tituluko III. Kapitulua; eta 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorrean eta horren Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAko HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 6a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.

I. ERANSKINA
ESKAKIZUN MEMORIA NORMALIZATUA
(Ikus .PDF)
I-A ERANSKINA
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN IKERTZAILEEN TALDEA
(Ikus .PDF)
I-B ERANSKINA
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
HISTORIA ZIENTIFIKO ETA TEKNIKOAREN MEMORIA NORMALIZATUA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
PLATAFORMAREN MEMORIA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
DOKTORETZA ONDORENGO DIRU-LAGUNTZARA AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN MEMORIA
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
MEMORIA ZIENTIFIKOA
(Ikus .PDF)
VII. ERANSKINA
MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)
VIII. ERANSKINA
AZKEN MEMORIA
(Ikus .PDF)
IX. ERANSKINA
AZKEN MEMORIA EKONOMIKOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala