Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4324

76/2020 EBAZPENA, irailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2020ko Programa Kontratua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako Programa Kontratua sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2020ko Programa Kontratua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta «Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» (Visesa) sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituena. Eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala