Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AGURAINGO UDALA
4323

IRAGARKIA, 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzeari buruzkoa.

Aguraingo Udalaren tokiko gobernu-batzarra 2020ko irailaren 25ean bildu zen eta bilera horretan erabaki zuen 2019ko Lan Eskaintza Publikoa aldatzea, 2020ko irailaren 24ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez onartutako lanpostu-zerrenda aldatu ondoren. Hona hemen aldaketak:

– Udaltzainaren plaza bat, C taldea (C1), Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak ezarritakoaren arabera. Lanpostua administrazio bereziko eskalakoa da, zerbitzu espezifikoetako azpieskalakoa, lanpostu-mailako 22. osagarria dauka funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera, eta lanpostuen zerrendan ditu ezarrita dagozkion ezaugarriak.

– Liburuzainaren plaza bat, C taldea (C1), Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Lanpostua administrazio bereziko eskalakoa da, zerbitzu espezifikoetako azpieskalakoa, lanpostu-mailako 22. osagarria dauka funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera, eta lanpostuen zerrendan ditu ezarrita dagozkion ezaugarriak.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Agurain/Salvatierra, 2020ko urriaren 8a.

Alkatea,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala