Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4316

1051/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Eva María Alarcón Duque andrea hautatzen den Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuaren zuzendari lanpostua betetzeko.

Aztertu da Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren abuztuaren 4ko 808/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko abuztuaren 28ko EHAAn (169. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Eva María Alarcón Duque andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eva María Alarcón Duque andrea Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2020ko irailaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala