Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2020ko urriaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4313

1415/2020 EBAZPENA, irailaren 16koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari- gerentearena, zeinaren bidez Susana Arenal Fernández andrea Javier Sáez de Buruaga Lehen Mailako Arretako osasun-zentroko unitateburuaren eginkizunen esleipena errebokatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan.

1882/2015 Ebazpenaren bidez, Susana Arenal Fernández andrea Javier Sáez de Buruaga jauna Lehen Mailako Arretako osasun-zentroko unitateburu izendatu zuten Osakidetzako Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Susana Arenal Fernández andrea Javier Sáez de Buruaga Lehen Mailako Arretako osasun-zentroko unitateburuaren eginkizunen esleipena errebokatzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Bilbao-Basurtoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko irailaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko irailaren 16a.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari-gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala